Jai Alai World Tourreko finalistek errebantxa jokatuko dute bihar
Beaskoetxea-Aldazabal txapeldunek Goikoetxea-Erkiaga bikotea izango dute berriro, aurrez aurre. Barandikak eta Lekerikabeaskoak profesionaletan debuta egingo duteJai Alai World Tourreko finalistek elkarren aurka indarrak neurtuko dituzte bihar, berriro...
Beaskoetxea-Aldazabal txapeldunek Goikoetxea-Erkiaga bikotea izango dute berriro, aurrez aurre. Barandikak eta Lekerikabeaskoak profesionaletan debuta egingo dute
Jai Alai World Tourreko finalistek elkarren aurka indarrak neurtuko dituzte bihar, berriro, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Diego Beaskoetxea gernikarrak eta Ibon Aldazabal berriatuarrak osatutako bikoteak 15-12 eta 15-10 irabazi zieten abuztuan Iñaki Osa Goikoetxea eta Ibai Erkiaga lekeitiarrari , binakako zesta-punta txapelketako finalean. Hondarribian jokatu zuten final hura, eta Gernikako frontoia izango da oraingoan errebantxaren lekuko.Lau finalistek herenegun egin zuten asteburuko partidaren aurreko entrenamendua. 2014ko Calzadaren aldeko jaialdiaren ostean, Goikoetxea zumaiarra Gernikan izango da berriro.
Profesionaletara
18:30ean hasiko da bihar pilotaren festa Gernika-Lumoko pilotaren katedralean. Hitzorduak zer ikusi emango du, eta partida nagusiaren aurretik, Gernika Jai Alaiko bi pilotari gaztek profesionalen mailan egingo duten debutarekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Hala, Gernika-Lumoko zaleen aurrean jokatuko dute Xabier Barandika aurrelariak eta Unai Lekerikabeaskoa atzelariak.
Elkarrekin hainbat txapelketa eskuratu izan dituzte bi promesa gazteek (Munduko Kopa, txapelketa absolutua, Espainiako txapelketa…), baina oraingoan elkarren aurka aritu beharko dute.
Xabier Barandikak Xabi Inza atzelaria izango du bikote, eta Unai Lekerikabeaskoak Christophe Olha aurrelaria izango du lagun.
Etxean egingo dute gernikarrek debuta, eta abenduan Daniara (Florida, AEB) joango dira Barandika eta Lekerikabeaskoa, hango liga profesionalean jokatzera.