Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko dute Busturian eta Arteagan
Hegaztiei lotutako tailerrak, irteerak, jolasak eta gehiago egingo dituzte Busturian. Doako bisita autogidatuak eta eraztunketa zientifikoko erakustaldia egingo dituzte, berriz, ArteaganBeste urte batez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsit...
Hegaztiei lotutako tailerrak, irteerak, jolasak eta gehiago egingo dituzte Busturian. Doako bisita autogidatuak eta eraztunketa zientifikoko erakustaldia egingo dituzte, berriz, Arteagan
Beste urte batez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eta Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko dute. Gautegiz Arteagan ate irekien eguna izango dute domekakoa, eta, Busturian, berriz, zapatu-domekan hainbat jarduera egingo dituzte.Hegaztien munduak Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziaz jakinarazteko hitzordua jarri du Urdaibai Bird Centerrek astebururako. Batetik, arrano arrantzalearen proiektuaren baitan, hegazti horiek bisitatzera gerturatuko dira zentrora hainbat eta hainbat ikastetxetako ikasleak. Bisita horiekin, halaber, urri osoan zehar jarraituko dute.
Domekan, berriz, doako bisita autogidatuak eskainiko ditu zentroak, eta, horregaz batera, hegaztien eraztunketa zientifikoko erakustaldi bat ere egingo dute.
Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, bestalde, hegaztiei lotutako hainbat ekintzetan parte hartu ahal izango da zapatuan zein domekan: Hala, itsasontziz egingo duten irteera gidatuan, dokumental proiekzioan, hitzaldi informatiboan, Matxitxakora egingo duten irteeran, hegaztiak ezagutzeko jolasetan, hegaztien oinatzak ezagutzeko tailerretan…