Gehi Zazpi eta 4kote taldeen boleroak, etzi, Mertzedeko elizan
Gehi Zazpi biolontxelo taldeak eta 4kote ahots taldeak boleroez osaturiko kontzertua eskainiko dute etzi, 19:00etan, Mertzedeko elizan. Bolero ezagun asko entzuteko aukera egongo dela aurreratu dute, El dia que me quieras, Capullito de alheli, Piel can...
Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatorio Profesionaleko ikasleek osatzen dituzte Gehi Zazpi eta 4kote taldeak, Irati Ortubia eta Agurtzane Mentxaka irakasleen zuzendaritzapean. Proiektu berezi honetan, ahotsa, laukote formatuan, eta harizko tresnen doinuak batu dituzte, emaitza harrigarria lortuz. «Dotorea, fina, baina aldi berean, intentsua eta zirraragarria da», azaldu dute.
Gehi zazpi biolontxelo taldea Aitziber Elizaranek, Jone Etxebarriak, Matxalen Erzillak, Elene Etxebarriak, Matxalen Ocarizek, Zihara Merinok eta Miren Otxotorenak osatzen dute.
4kote ahots taldeko abeslariak, bestalde, Bidane Txopitea, Jasone Turumbay, Iratxe Uribelarrea eta Edurne Egia markina-xemeindarra dira.