Denboraldi berria hasteko prest
Asteburu honetan hasiko da liga Artibai Futbol taldearentzat; danetara 96 jokalari izango ditu klubak aurten; gogotsu daude futbol zelaian dena emateko.Asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari Artibai Futbol Taldeak. Prest daude jokorako. Entren...
Asteburu honetan hasiko da liga Artibai Futbol taldearentzat; danetara 96 jokalari izango ditu klubak aurten; gogotsu daude futbol zelaian dena emateko.
Asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari Artibai Futbol Taldeak. Prest daude jokorako. Entrenatzaile berriekin eta ilusio berrituagaz aterako dira aurten, berdegunera.Iazko modura, bost taldek osatuko dute Artibai Futbol Taldea: nagusien taldeak, gazteenak, kadeteen biak (Arretxinaga eta Artibai), eta txikienak. Horrela, denetara, 96 jokalari izango dira Markina-Xemeingo taldeko kamisetak jantziko dituztenak.
Entrenatzaile berria izango dute Lurraldeko bigarren mailan jokatuko duten nagusiek, Iker Santos ondarrutarra. Asier Akarregik lagunduko dio taldea goiko postuetara bideratzen, eta 23 jokalari izango dituzte hamaikakoa osatzeko.
Zapatuan du lehen hitzordua nagusien taldeak. Iurretako B izango dute aurkari Larrako Zelain 15:30ean jokatuko duten partidan.
Elkarren kontra
Gazteen taldeak ere entrenatzaile berria izango du. Horrela, Iñaki Urrosoloren gidaritzapean ibiliko dira gazteen bigarren mailan jokatuko duten 21 futbolariak. Urrosolo ere ez da bakarrik egongo, Aritz Carrasco izango du-eta laguntzailea.
Gazteak baina, beste bi aste gehiago izango dituzte datorren denboraldia prestatzeko. Izan ere, urriaren 18ra arte, ez dute ligarik hasiko.
Barroetan eta elkarren aurka jokatuko dute lehenengo partida Arretxinagak eta Artibaik. Zapatuan, 17:00etan, irtengo dira kadeteen talde biak Barroetako zelaira irabazteko gogoz.
Aurten ere, kadeteen bi talde mantendu ditu Artibai Futbol Taldeak. 18 jokalarik eramango dute Arretxinagako kamiseta laranja eta 17k, aldiz, Artibaiko zuria. Idoia Arantzamendi eta Fran Martin ariko dira aurten ere kadeteak entrenatzen, Artibaikoak akuilatuko dituzte aurten. Arretxinaga taldearen entrenatzailea berriz, Iñaki Oliba izango da eta Aitor Olabe izango du laguntzailea.
Azkenik, Oihane Agirreoak eta Ekaitz Salcedok hartuko dute txikien mailako 17 jokalarien ardura.
Zuzendaritza batzordean, bestalde, aldaketa gutxi. Adan Onaindia eta Luis Mari Ibarluzea zuzendaritza batzordeko kide berriak izango dira.