Bularreko minbiziaren kontrako lasterketa irabazi du Iñaki Iturrik
Azkoitiko Ttipi Ttapa elkarteak bularreko minbiziaren kontra antolatutako I. lasterketa irabazi du Iñaki Iturri Uriarte Markina-Xemeingo bizilagunak. Helmuga emozioz beteta gurutzatu zuen, garaipena gaixotasun horrek eraman zuen bere emazteari eskaini...
Adin guztietako jendeak hartu zuen parte joan den zapatuan burutu zen lasterketa solidarioan. Umeen lasterketak egon ziren lehenengo eta 18:00etan hasi zen nagusiena. Aurrean ibili zen hasieratik Iñaki Iturri. Bost korrikalarik egin zuten aurrera, eta talde horretan sartu zen bera ere. Horrela, 2km falta zirenean, arriskatu eta ihes egin zuen, eta halan, bakarrik ailegatu zen helmugara. «Beste lasterketa batzuten ere emaitza onak lortu ditut, baina honek bereziki, ilusio handia egin dit. Emazteagatik eta gaixotasun hori sufritzen duten beste emakumeei gure babesa erakusteko egon ginen Azkoitiko lasterketan, horrelako ekimenek merezi dutela uste dut», adierazi du Iturrik.