Bihar Ondarroako bigarren kilometro bertikala egingo da
ATLETISMOA // Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, bigarren kilometro bertikala egingo da bihar. Iaz egin modura, aurten ere parte hartzaileek Tontorramendiko gailurrera igoko dira aringa-aringa. Hitzordua, 12:00etan izango...
ATLETISMOA // Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak antolatuta, bigarren kilometro bertikala egingo da bihar. Iaz egin modura, aurten ere parte hartzaileek Tontorramendiko gailurrera igoko dira aringa-aringa. Hitzordua, 12:00etan izango da Gaztetxe aurretik, eta proba bukatzean egingo da sari banaketa. Ostean, musikagaz girotuta egongo den luntxa egongo da Gaztetxean.