'Auzotik auzora' ibilaldia antolatu du Sollube mendizale taldeak
Herriko auzoak eta horietan dauden ezaugarriak ezagutara eman asmoz, Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak Auzotik auzora ibilaldia antolatu du domekarako.Jose Antonio Erauzkin (Artike) enparantzan jarri dute hitzordua, 09:00etan. Oraingoan, Arane, Ag...
Jose Antonio Erauzkin (Artike) enparantzan jarri dute hitzordua, 09:00etan. Oraingoan, Arane, Agarre eta San Migel auzoetatik egingo dute ibilaldia. Ibilbidearen baitan, Urubiko errekako ursaltoa bisitatuko dutela jakinarazi dute.
Herritarrei auzoak ezagutara emateko Bermeoko mendi taldeak egiten duen hirugarren irteera izango da domekakoa.