Kategoria txikiagoetan egoteko asmoagaz, Pedrusco Club futbol taldea sortu zuten 1981. urtean goiko argazkian Gernika-Lumon. Urte horretan jokatu zuen federatu legez lehenengoz talde horrek Lurraldeko bigarren mailan, Dionisio Hernandez entrenatzaile ...

Kategoria txikiagoetan egoteko asmoagaz, Pedrusco Club futbol taldea sortu zuten 1981. urtean goiko argazkian Gernika-Lumon. Urte horretan jokatu zuen federatu legez lehenengoz talde horrek Lurraldeko bigarren mailan, Dionisio Hernandez entrenatzaile zutela. Gernika Clubekin akordiora helduta, Santa Luziako zelaian jokatzen zuen Pedrusco Clubek ere. Hurrengo denboraldian mailaz igotzea lortu zuen herriko talde horrek, eta orduan izenez aldatzea erabaki zuten. Geroztik, Gernika Sporting bezala ezagutu izan da gaur egungo taldea, beeheko argazkian. Urte asko igaro dira ordutik, eta bere mugak zeintzuk diren jakinik, «apaltasunetik lan egiten» aritu da, «betiere, taldeko gazteak zainduz».