Umeentzako zein nagusientzako ikastaroak antolatu ditu udalak
Foruko Udalak antolatuta, herritarrek hainbat ikastaro edukiko dituzte aukeran 2015-2016 ikasturtean. Umeentzako zein nagusientzako eskaintza prestatu dute, eta Kultur Etxean izango dira.Foruko alkate Janire Urkietaren esanetan, «herriko ekintza sozio...
Foruko alkate Janire Urkietaren esanetan, «herriko ekintza sozio-kulturaletan herritarren parte hartzea sustatzen dugu. Kultura zaintzen dugu, herria biziri mantentzen duelako». Modu horretan, ikastaroen programa anitza antolatu dute aurten ere.
Ikastaroak urriaren 5ean astelehenean hasiko direla jakinarazi dute. Ikastaroak martxan jartzeko, hala ere, sei laguneko gutxiengo kopurua bete beharko dela diote.