Plan berezi bat egingo da Olazko euli izurriteari irtenbide bat emateko
Olazko auzotarrek, Mutrikuko alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko arduradunek martitzenean egindako batzarrean adostutakoaren arabera, euli izurreteari aurre egiteko plan berezi bat martxan jarriko da.Alkateak agertut...
Alkateak agertutakoaren arabera, planak bi urrats nagusi izango ditu. Lehenik eta behin, txosten juridiko bat prestatu beharko dela nabarmendu du Jose Angel Lizardik. «Txosten horren arabera, bisoi haztegiak ezarritako arauak betetzen ez baditu, udalak enpresari lizentzia kendu edo ez erabakitzeko zer eskumen dugun jasoko du, besteak beste».
Hori eta gero, hainbat agente batuko dituen mahai bat osatu nahi dute. Mahai horretan gaiarekin zerikusia duten agente guztiek parte hartzeko proposamena egin dute. Aldundiko hainbat adituez gain, auzotarrak eta udala ere batuko ditu. Era berean, bisoi haztegiko enpresako kideen parte hartzea ere beharrezkoa ikusten dute udal ordezkariek.