Lau baserri bide konponduko ditu Etxebarriko Udalak urtea amaitu orduko
Oizumo, Beinku eta Imintxola baserrietarako bideak eta Gandixara joateko dagoen bidearen zati bat konponduko ditu, urtea amaitu orduko, Etxebarriko Udalak. Urtero, baserri bideak konpontzera bideratzen du udalak aurrekontuaren zati bat, eta lau baserri...
Baserri bide horiek asfaltatzeagaz gain, herriguneko zebra bideak ere konpontzeko asmoa duela jakitera eman du Etxebarriko Udalak. «Tontor batzuk handiegiak dira, eta leundu egingo ditugu», azaldu dute.
Lan horiek guztiak urria eta azaroa bitartean egingo dituzte.