Komunikazioa hobetzeko, buzoiak ipini ditu Arratzuko Udalak
Herritarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jaso gura ditu. Herriko gune garrantzitsuenetan dauden buzoi multzoetan ipini dituUdalaren eta herritarren artean komunikazioa hobetzeko asmoa agertu du Arratzuko Udalak. Horretarako, Iradokizun buzoiak ...
Herritarren proposamenak, iradokizunak eta kexak jaso gura ditu. Herriko gune garrantzitsuenetan dauden buzoi multzoetan ipini ditu
Udalaren eta herritarren artean komunikazioa hobetzeko asmoa agertu du Arratzuko Udalak. Horretarako, Iradokizun buzoiak ipini ditu , herriko gune nagusietan. Gardentasun eta eraginkortasun udal politikarekin bat eginez ipini dituzte buzoiak, eta herritarren partaidetza sustatzea dute helburu agintariek.Hamar buzoi inguru ipini ditu, hainbat tokitan. Hain zuzen, buzoi multzoetan horietako bat iradokizunak hartzeko gorde du Arratzuko Udalak. Proposamenak zein kexak planteatu ahal izango dituzte arratzuarrek.
Bide errazagoa
Komunikazio bide barri horrekin, Arratzuko Udalak herritarrekiko komunikazioa eta herri partaidetzaren konpromisoa berretsi gura du. «Zerbitzu berri horrek ez du arreta zuzena ordezkatuko», azaldu du herriko alkate Josu Olanok. Udalaren erabakiagaz, buzoiak jarriz, herritarrei komunikazio bide barri bat zabalduko zaiela esan du: «Euren ideiak, planteamenduak, zalantzak eta abarrak guri zuzentzeko bidea izango dute. Askotan ez da erraza udalera jotzea proposamenak edota iradokizunak planteatzeako. Horrela, guztion artean, Arratzu hobeago bat egiteko tresna dugu hau», Olanoren esanetan.
Erantzuteko konpromisoa
Buzoiak jarrita, herritarren parte hartzea espero dute orain udal arduradunek. Bere partetik, proposamen, iradokizun eta mezu guztiei erantzun bat emateko konpromisoa hartu du udalak.
Buzoi taldeetan udal buzoiak bereizi asmoz, zuri gorrizko marradun markak ipini dituzte, honako esaldiarekin: Oharrak, Kexak eta Iradokizunak.