Eguzkipean, euritik ihesi, ospatu dute mutrikuarrek San Jeronimo Eguna handia
Urteroko ohiturei hutsik egin gabe, jende asko batu da San Jeronimo ermitaren bueltan. Sokatira taldekoek erakustaldi ederra eskaini dute. Arratsaldea txikienei zuzendua egon daEsaerak dioenaren aurka, San Jeronimo Eguna ez zen euritsua izan. Goizaldea...
Urteroko ohiturei hutsik egin gabe, jende asko batu da San Jeronimo ermitaren bueltan. Sokatira taldekoek erakustaldi ederra eskaini dute. Arratsaldea txikienei zuzendua egon da
Esaerak dioenaren aurka, San Jeronimo Eguna ez zen euritsua izan. Goizaldean ekaitza egon bazen ere, eguna eguzkitsu argitu zuen auzotarren lasaitasunerako.Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, jende asko batu zen ermitaren bueltan. Atzokoan gainera, beste urte batzuetan baino gehiago batu zirela adierazi zuten auzotarrek. «Aste barruan gaudela kontutan hartuta, pozik gaude gerturatu den jende kopuruarekin. Egia esan, aurreko egunetan ere eguraldi ederra egin digu, eta hortaz, gozatzeko aukerarik ez da falta izan».
Ermita kanpoan ere bai
Meza entzutera joan zirenek San Jeronimo ermita bete-bete egin zuten, eta askok kanpotik jarraitu behar izan zuten elizkizuna.
Meza ondoren, Mutriku Sokatira Taldekoek herri kirol erakustaldia egin zuten han batutako guztien gozamenerako. Herritarrak eztarriak bustitzen eta gosea asetzen zuten bitartean, ekinean aritu ziren sokatira taldekoak. Besteak beste, lokotx batzen, lasto altxatzen, lasto jaurtitzen, trontzan, ingudea altxatzen eta gurdia eramaten ibili ziren. Han batutakoek txalo zaparrada artean eskertu zuten herri kirolariek egindako ahalegina.
Norgehiagoka politak ikusteko aukera ere egon zen. Horietan bereziena, beharbada, Patxi Ituarte Isasik eta Oier haren bost urteko semeak egindakoa izan zen. Biak fin aritu baldin baziren ere, semeak aurrea hartu zion aitari.
Arratsaldea, aldiz, etxeko txikienei zuzendua egon zen. Traperos del rio pailazoek Zeren zain ikuskizuna eskainiko zuten, eta gero, Ibiri baserriko zezen txikiekin eta pottokekin jolasteko aukera egongo zen, iluntzera arte. Aspaldiko urteotan egin bezala, gainera, Patxilin de Isasi toreatzailea ere han ibili zen han batutakoen artean barre algarak eragiten.
Eguna, DJ Juantxoren erromerian gerriak astintzen agurtu zuten. Azkenik, zozketa egin zuten. Zenbaki sarituak honako hauek dira: XXXX XXXXXXXX
XXXX