Dantza ikastaroaren inguruko batzarra egingo dute bihar
EA // Ieko Dantza taldeak antolatzen duen euskal dantza ikastaroari buruzko bilera egingo dute bihar. 18:30etatik aurrera elkartuko dira Eskolondon. Euskal dantza ikastaroan parte hartuko dutenen taldea osatzeko lehenengo batzarra da biharkoa.