Burdin ondarea ezagutzen
Asteburuan egingo dituzte Ondarearen Europako jardunaldien lehen ekitaldiak. Arratzun, Bermeon, Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren izango dira lehenakAurten burdinari loturiko kultura ondarea landuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europ...
Asteburuan egingo dituzte Ondarearen Europako jardunaldien lehen ekitaldiak. Arratzun, Bermeon, Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren izango dira lehenak
Aurten burdinari loturiko kultura ondarea landuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako jardunaldietan. 200 ekitalditik gora egongo dira Bizkaiko 64 udalerritan, tartean bertoko hamabost herritan.Markina-Xemeinen, Goiko Portalan burdin-jotzearen inguruko azalpenak entzun ostean ekingo diete bisita gidatuari, etzi. Udalerriko leku esanguratsueko burdin sareak aztertuko dituzte ibilaldian. Amaieran, Cesar Alcozek forja-lan artistikoaren erakustaldia eskainiko du. Parte hartzeko 946 166 303 telefono zenbakira deitu, edo helbide honetara idatzi behar da: kulturgunea@uhagon.com.
Egun berean, Arratzuko Arrolako Oppidumeko interpretazio zentrora eta Arrolako arkeologi aztarnategira bisitatzeko aukera dago, Juan Jose Cepedaren gidaritzapean. 944 651 657 edo 944 651 660 deituta, edo santimamine@bizkaia.ne-ra idatzita apuntatu behar da.
Halaber, Bermeon, Aita Guria baleontzian elkartuta burdinak arrantza tresna tradizionalen ekoizpenean izan zuen zeregina aztertuko dute. Gero, Arrantzaleen museoan, arrain kontserben historian sakonduko dute. Bermeoko Turismo bulegoan eman behar da izena: 946 179 154 edo turismoa@bermeo.org.
Bestalde, Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar museoan, burdinoletako garai bateko lana izango ezagutuko dute. Bolibarko azken errementaldiko tresnak eta lanabesak ikusiko dituzte. Etakanpoan Muskizko El Pobal burdinolako Luisma Turuelo errementariak forjatze tradizionalaren erakustaldia emango du. Parte hartzeko, 946 164 114 telefono zenbakira deitu edo info@simonbolivarmuseoa.com helbidera idatzi behar da.