Bermeoko Erauskin nagusitu da zaldi proba txapelketan
Bermeoko Erauskinek irabazi du Nabarnizko 46. zaldi proba txapelketa. Proba bi egunetan lehiatu dute. Domeka arratsaldean egin zuten lehenengo saioa, eta astelehen iluntzean jokatu zuten bigarren txanda.Zaldi irabazleak 65 untza, 3/4, 5 metro eta 93 ze...
Zaldi irabazleak 65 untza, 3/4, 5 metro eta 93 zentimetro egin zituen 568 kiloko harriagaz. Hala, Erauskinek jaso zuen manta, garaikurra eta 800 euroko saria.
Maider Uriarte aulestiarra sailkatu zen bigarren. Haren zaldiak 60 untza, 1/4, 2 metro eta 32 zentimetro egin zituen, 574 kiloko harriagaz. Hirugarrena, berriz, Mungikao Goietas tabernako kidea izan zen. Haren zaldiaren 58 untza, 2 metro eta 64 zentimetroko emaitzagaz.
Horien atzetik geratu ziren, hurrenez hurren: Berangoko Goitia, Urdulizko Zalbide iturgintzako ordezkaria, Laudioko Txertudi eta Mungiako Goieta tabernako beste kide bat.