Urriko Azken Astelehenerako txosnen zozketa etzi egingo dute
Urriaren 2an, barikuan, egingo dute Urriko Azken Astelehenean txonak jartzeko eskaera egin dutenen arteko zozketa. 13:00etan izango da, Gernika-Lumoko udaletxeko batzar aretoan. Eskabide guztien zozketa jendaurrean egingo dute.Gaur, 14:00etan, amaituko...
Gaur, 14:00etan, amaituko da txosnak jartzeko eskabideak egiteko epea. Deialdia helbide soziala Gernika-Lumon duten elkarteentzat egin dute aurten ere. Azken urteetan legez, gainera, eskaera egiteko baldintza izango da urtean zehar herrian bestelako jarduerak ere antolatzen dituzten kultur, kirol, aisialdi eta gizarte elkarteak izatea zozketara doazen horiek.
Erregistroan izena emanda
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako elkarte eta erakundeen erregistroan izena emanda ere egon beharko dute eskabidea egiten duten elkarteek.
Txosnek edariak, taloak eta ogitartekoak saltzeko baimena baino ez dutela izango gogorarazi du Gernika-Lumoko Udalak.