Hamabi ikastaro dituzte muxikarrek aukeran
2015-2016 ikasturterako ikastaroak antolatu ditu Muxikako kultura sailak, eta izena emateko epea zabalik da.Horretarako azken eguna gaurirailaren 30a izango dela jakinarazi du Muxikako Udalak. Ikastaroren batean edo bestean parte hartu gura duenak Zubi...
Horretarako azken eguna gaurirailaren 30a izango dela jakinarazi du Muxikako Udalak. Ikastaroren batean edo bestean parte hartu gura duenak Zubieta Errota liburutegira jo beharko du, telefonoz deitu ( 645 006 663) edo posta elektroniko bidez mezu bat bidali (liburutegia.muxika@bizkaia.org).
Guztira, 12 ikastaro dakartza Muxikako kultura sailak 2015-2016 ikasturte honetarako: pilates, zumba, yoga, xakea, esku lanak, lerroko pintura ikastaroaa, Joskintza, pintura eta marrazketa umeentzat, bertsolaritza, umeentzako inglesezko klaseak, nagusientzako inglesezko klaseak eta euskarazko klaseak nagusientzako.
Zubieta Errota liburutegian, Urretxindorra Herri Eskolan, Ariatzako eskolan, edota Muxikako Kurtzeroko frontoian emango dituzte ikastaroak aurten.