Giro ona, siriar errefuxiatuen aldeko ekimenetan
Siriar errefuxiatuen alde, ekimen ezberdinak antolatu dituzte Ean eta Gernikan, eta horietan, helburuak bete dituztela azaldu dute bateko zein besteko antolatzaileek. Gernikan, esaterako, 3.000 eurotik gora bildu dituzte.Lasai hasi zena jendez bete zen...
Siriar errefuxiatuen alde, ekimen ezberdinak antolatu dituzte Ean eta Gernikan, eta horietan, helburuak bete dituztela azaldu dute bateko zein besteko antolatzaileek. Gernikan, esaterako, 3.000 eurotik gora bildu dituzte.
Lasai hasi zena jendez bete zen, eta arrakastatsu hasi zena hala amaitu zen.Astran hasi zuten jaia gernikarrek Bat ez da gitxi ekimenagaz bat eginda. Arratsaldean jende gutxi bertaratu bazen ere, gauean jendea animatzen hasi zen. Hala, Astratik Trinketera lekualdatu zuten festa, eta leku hori betetzea egin zuten bertaratutakoek. Sarrera guztiak agortuta, 850 euro inguru lortu zituzten, eta Astran aurretik 650 bat euro lortuak zituzten. Kontu korrontearen bitartez, gainera, beste 600 bat euro lortu dituzte.
«Gernika-Lumoko gazteen babesa» izan zuten egun horretan, eta horrek «jai polita» sortzea ahalbidetu zuen. Helburuak beteta, beraz, «pozik» dira antolatzaileak.
Ean ere, helburuak «soberan bete» zituzten. Ume eta gaztetxoak muralak, txapak, karetak… egiten egon ziren zapatu goizean. Eta jostailu bilketa solidarioa ere egin zuten.
Arratsaldean, estropada solidarioetan parte hartu zuten, bai kayaketan zein paddle sup lasterketan.
Hala, lortu zuten dirua herrian bertan edo eskualdean hartzen diren siriarren gastuetan laguntzera bideratuko dutela jakinarazi dute.