Euskara ikastaroetan izena emateko epea gaur amaitzen da
Berriatuako udalak eta UEMAk euskara ikasteko «erraztasunak» eman nahi dizkiete berriatuarrei. Asmo horrekin euskara ikastaroak antolatu dituzte, eta interesa dutenei gaur amaitzen zaie izena emateko epea.«Berriatua bezalako herri euskaldunetan, eus...
«Berriatua bezalako herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak duen garrantzia kontuan hartuta, Berriatuko Udalak eta Uemak herritarrei euskara ikasteko edo hobetzeko erraztasunak eman nahi dizkiegu». Hala jakinarazi dute udaleko Euskara Batzordeko kideek euskara ikasteko asmoa dutenei diruz lagunduko dietela.
Bi eskaintza ipini dituzte aukeran: Euskalduntzeko behe, erdi edo goi urratsak ematekoa, eta atzerritarrentzako AISA harrera ikastaroa. Nahikoa jendek izena eman ezean, Berriatuan egingo lirateke, bestela Ondarroan edo Markina-Xemeinen.
Udalaren eta Uemaren arteko elkarlana ikasturte osora hedatuko dela azaldu dute, eta udaletik bizilagunak euskara ikastera animatu dituzte.