San Miguel jaietan murgilduta daude oraindik Mendatan eta Ereñon. Ekitaldiz betetako asteburua izan dute Ereñon; hala ere, oraindik ez dituzte jaiak amaitu, eta gura duenak gaur bertan Ereñozar tabernako herri bazkarian eta txokolate janan parte har...

San Miguel jaietan murgilduta daude oraindik Mendatan eta Ereñon. Ekitaldiz betetako asteburua izan dute Ereñon; hala ere, oraindik ez dituzte jaiak amaitu, eta gura duenak gaur bertan Ereñozar tabernako herri bazkarian eta txokolate janan parte hartu ahalko du. Hiru eguneko atsedena hartu ostean, zapatuan eta domekan oraindik ere hainbat jarduera izango dira. Mendatarrek egun berezia izan zuten zapatuan, Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak omendu baitzituzten. Han geratu zirenak zein Euskal Herrira bueltatzea erabaki zutenak izan ziren zapatuko protagonistak. Oraindik, baina, Zarrabentako jaietan disfrutatzeko aukera izango dute asteburuan. Bestalde, Bermeoko San Migel auzoan, gaurko San Jeronimo egunagaz batera emango diote amaiera festei. Asteburuan giro polita izan da auzoan, eta hainbat izan dira jaiekin disfrutatzera hurbildu diren herritarrak. Besteren artean, herri kirolen erakustaldia izan zen zapatuan -ezkerreko argazkian-. Busturiko Altamira auzoan ere santuaren eguna ospatu zuten domekan. Egitarauaren baitan, taldekako gizon proben erakustaldia izan zen -eskuman-. Arratzuk, Bermeok, Busturiak eta Muruetak parte hartu zuten, eta azken hori nagusitu zen.