Pello Osorok eta Nuria Rodriguezek irabazi dute Ondarroako XX. Triatloia
Ondarrutarren artean onenak Iñaki Saizar eta Arantza Burgoa izan dira. Ioana Osak zortzigarren amaitu du bere lehenengo Ironman proba. 10 ordu eta 48 minutu behar izan ditu amaitzekoSorpresa gutxi izan da aurten Ondarroako XX. Triatloian. Aurreikuspen...
Ondarrutarren artean onenak Iñaki Saizar eta Arantza Burgoa izan dira. Ioana Osak zortzigarren amaitu du bere lehenengo Ironman proba. 10 ordu eta 48 minutu behar izan ditu amaitzeko
Sorpresa gutxi izan da aurten Ondarroako XX. Triatloian. Aurreikuspen guztiak beteta, Nuria Rodriguez eta Pello Osoro probako faboritoek irabazi dute Gerardo Saiz IX. memoriala. 1,5 kilometro igeri, 35,5 kilometro bizikletan eta 10,2 kilometro korrika egiteko 02:14:06 eta 01:57:02 behar izan zituzten, hurrenez hurren.Mutilen sailkapenari dagokionez, Aitor Regillaga eta Urko Herran izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Nesken podiuma, ostera, Estefania Gomezek eta Aitziber Urkiolak osatu zuten.
Iñaki Saizar (02:12:54) eta Arantza Burgoa (02:38:06), aldiz, helmugaratu ziren lehen ondarrutarrak izan ziren. Burgoa, gainera, V2F kategoriako azkarrena izan zen.
Ioana Osa, bikain Mallorcan
Ioana Osa Larruzea triatleta ondarrutarrak emaitza ona lortu du parte hartu duen lehen Ironmanean. Mallorcan (Balearrak) egindako proban zortzigarren amaitu zuen 35-39 urte bitarteko emakumezkoen kategorian 27. postua emakumezkoetan eta 440. postua sailkapen orokorrean.
Jende asko joan zen Ondarroatik Osa animatzera, eta pozik amaitu zuen norgehiagoka. «Proba ondo joan zen eta asko disfrutatu nuen. Denbora guztian gustura sentitu nintzen, eta fisikoki ere nahikoa ondo ikusi neure burua. Bizikletagaz arazo teknikoak izango nituenaren beldur banengoen ere, igeri eta bizikletan lasai aritu nintzen. Korrikako zatia, ostera, izan zen gogorrena. Maratoiko zatian ondo moldatu banintzen ere, 38. kilometrotik aurrera hanketan nekea sumatzen hasi nintzen».
Osak adierazi duenez, gainera, esperotakoa baino emaitza hobea lortu du. Guztira, 10:48:02 behar izan zituen 3,8 kilometro igeri, 180 kilometro bizikletan eta 42,2 kilometro korrikan egiteko.