Osertz Aldayk Isuntza Arraun Elkartearen kamiseta jantziko du
Ama Guadalupekoko traineruko arraunlaria izan den Osertz Aldayk hondarribiarrak, Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartearen kamiseta jantziko duela jakitera eman du Lekeitioko arraun taldeak. Barikuan adostu zuen akordioa klubarekin eta datozen bi denborald...
Orain arte entrenatzailea izan den Josu Aboitizek, bestalde beste ardura batzuk edukiko ditu aurrerantzean. «Taldeko managerra izango da bai eta behe mailako taldeen arduraduna ere», azaldu dute.
Aurten KAE1 Ligan lehiatu da Lekittarra, eta sailkapeneko bosgarren postuan geratu da. Osertz Aldayren fitxaketagaz, ACTra igotzea helburu duen birmoldaketa hasiko du Lekeitioko klubak.