«Kalitatezko muntaia eta kalitatezko materialak eskaintzen dizkiegu bezeroei»
Etxerako neurrira egindako denetariko leihoen ekoizpena eta muntaia. Horixe da Ibarplasen eskaintza. Eta egiteko horretan 25 urteko esperientzia daukate, bai fabrikazioan eta baita muntaian ere. Baina, denaren gainetik, kalitatea da Ibarplasen zigilua....
Ibarplaseko profesionalentzat kalitatezko produktu bat eskaintzea ez da nahikoa. «Horren atzetik ondo lan egiten duen talde bat behar da. Guretzat oso garrantzitsuak dira bezeroari kalitatezko produktua eskaintzea eta aldi berean, muntaia eta muntaia egingo duen taldeak bezeroari arreta zerbitzu on bat ematea». Behin bezeroak inbertsio bat egiten duenean, edozein arazoren aurrean erantzun azkar bat ematen dute Ibarplaseko langileek.
Bateko eta bestekoekin, Ibarplaseko profesionalen helburua bezeroa egindako inbertsioarekin gustora geratzea da, kalitatezko produktu bat eskainiz.
Finantzaketa aukerak
Inbertsioa aipatuta, lehioak aldatzeak energia aurrespena suposatzen duela diote. «Momentuan diru handiko inbertsioa bada ere, biharko egunean aurrezpena izango da».
Finantzaketari dagokionez, Ibarplasek banku ezberdinekin hitzarmenak eginda ditu eta bezeroei erraztasun guztiak ematen dizkiete. «Bezero bakoitzarentzako finantzaketa produktu ezberdinak ditugu».