Gudariak gogoan izan dituzte zenbait herritan
Urtero egin modura, hilaren 27an ospatzen den Gudari Eguna gogoan izan dute Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait herritan. Ondarroan, gudarien omenez, pebeteroak piztu zituzten. Gernika-Lumon ere ohore egin zieten gudariei, eta ohiko lekuetan pebete...

Urtero egin modura, hilaren 27an ospatzen den Gudari Eguna gogoan izan dute Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait herritan. Ondarroan, gudarien omenez, pebeteroak piztu zituzten. Gernika-Lumon ere ohore egin zieten gudariei, eta ohiko lekuetan pebeteroak piztu eta argazkiak eta lorak jarri zituzten. Bermeon, berriz, ekitaldi txiki bat egin zuten zapatuan -argazkian-. Gudarien argazkien aurrean pebeteroa piztu eta lorak utzi zituzten. Ohorezko aurrezkua dantzatu eta txalapartaren doinuak eta irrintziak entzun ziren.