Gasteizen ikasten dauden mutrikuarrek autobusa atera nahi dute
Gasteizen ikasten ari diren mutrikuar batzuk autobusa ateratzeko proposamena egin dute. Izan ere, gaur egun, Ondarroa eta Mutrikutik (baita Debatik eta Mendarotik ere) Gasteizera garraio publikoan joatea odisea bat da. Horrela, Mutrikutik ateratzen dir...
Arrazoi horregatik, hain zuzen ere, ikasleek barikuetarako eta domeketarako autobusa alokatu nahi dute. «Ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu. Eta autobus enpresa ezberdinei aurrekontua eskatuta, bidaia motzagoa egin ahalko dugu».
Proposamena sare sozialen bidez zabaldu dute ikasleek eta pozik daude eduki duen oihartzunarekin. Proposamena interesatuz gero, ikasleek irailaren 30era arte izena eman ahalko dute. Horretarako, Facebooken duten Mutrikuko Inkilinuak izeneko kontura idatzi beharko dute.