San Migel gogoan izango dute Amoroton eta Ispasterren
Aurten ere gogoz ospatuko dute San Migel Eguna Amoroton eta Ispasterren. San Migel deuna, herriko patroia dute Ispasterren, eta egun berezia izaten da bai eta amorotarrentzat ere. Beraz, datorren martitzenean ospatuko dituzte bere omenezko festak.Asteg...
Asteguna izanik, San Migel Egunez, meza egongo da bakarrik, Amorotoko San Migel ermitan, 12:00etan. Baina, jaiak, urriaren 3an, zapatua, jarraipena izango du. Horrela, egun osoko egitaraua prestatu dute egunari bere ikutua emateko.
11:30eko mezagaz hasiko dituzte ospakizunak, eta ostean, Arta Nagusi dantza taldearen saioa egongo da. Eguerdiko giroa Gari eta Iñaki trikitilariek alaituko dute. 15:00ak arte ariko dira ekinean, izan ere, ordu horretan hasiko da herri bazkaria frontoian. Domekara arte egongo da bazkarirako txartelak erosteko aukera. Herriko Tabernan daude salgai.
Frontoian izango da bai eta ere Jokaldi taldearen erromeria, 20:00etatik aurrera. Aurretik baina, 18:30ean, II. San Migel Torneoko finala jokatuko da.
Erretiratuen bazkaria
San Migel Eguna bera ospatuko dute, beti bezela, Ispasterren. Meza izango dute eguerdian, eta ondoren, hamaiketakoa. Herriko erretiratuen bazkaria ere egongo da.