Salsamendik beste urtebetez jarraituko du Urdaibain
ARRAUNA // Urdaibai arraun elkarteak jakitera eman duenez, Jon Salsamendik taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du hurrengo denboraldian. Izan ere, oriotarrak beti esan du urtetik urterako konpromisoa hartzen duela, eta oraingoan ere horrela egin du...
ARRAUNA // Urdaibai arraun elkarteak jakitera eman duenez, Jon Salsamendik taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du hurrengo denboraldian. Izan ere, oriotarrak beti esan du urtetik urterako konpromisoa hartzen duela, eta oraingoan ere horrela egin du. Klubaren proposamena onartu, eta urtebeterako berritu du kontratua. Salsamendi 2012ko udazkenetik dago Bermeoko arraun taldean.