Hiru bermeotarrek Espainiako Kopan parte hartuko dute, Eibarren
Judo Club Kalamu elkartearen eskutik, bihar jiu-jitsu kategoriaren Espainiako Kopa lehiatuko dute Eibarko Ipurua kiroldegian. Autonomia erkidegoetako 120 judoka izango dira lehian.Hainbat euskal ordezkarik hartuko dute parte, tartean hiru bermeotarrek ...
Hainbat euskal ordezkarik hartuko dute parte, tartean hiru bermeotarrek : Mikel Marinek, Unai Abasolok eta Ander Fernandezek.
Hirurak Bermeoko judo taldeko kideak dira. Marin, esaterako, Espainiako txapeldunordea da. Hirurek esperientzia dute halako txapelketetan, eta Eibartik medailaren bategaz bueltatzeko gogoz lehiatuko dira.
Bihar, 09:30ean pisaketarekin hasiko dute eguna. Gero, 10:00etatik 14:00etara, zutunik borrokatuko dira.
Goizeko mota horretako borrokaldiaren ostean, tatami gaineko borrokak egingo dituzte. Hau da, tatamitik altxatu gabeko modalitatean lehiatuko dira, 16:00etatik 20:30etara.
Etzi entrenamenduak
Bestalde, hiru bermeotarrek Euskadiko selekzioagaz daukate hitzordua etzi. Goizean entrenamendu saio bat egingo dute Eibarren. Kirolarien maila ikusi, eta selekzioko kideak aukeratzeko egingo dute entrenamendua.