Gaurtik hasita San Jeronimo jaiak ospatuko dituzte Mutrikuko Mijoa auzoan
Lau eguneko egitarau zabalarekin datoz aurten jaiak. Han eta hemengo auzotar gehienak etzi egingo den bazkarian batuko dira. Berritasunen artean, karaokean abesteko aukera egongo daUrtero modura, San Jeronimoak udazkeneko lehen egunak alaitzera datoz. ...
Lau eguneko egitarau zabalarekin datoz aurten jaiak. Han eta hemengo auzotar gehienak etzi egingo den bazkarian batuko dira. Berritasunen artean, karaokean abesteko aukera egongo da
Urtero modura, San Jeronimoak udazkeneko lehen egunak alaitzera datoz. Gaurtik hasita, mutrikuarrek lau eguneko egitarau zabalarekin gozatzeko aukera izango dute.20:00etan entzungo da txupina, eta ordutik aurrera eztanda egingo du jaiak. Rock kontzertuekin amaitu dira lehenengo jaieguneko proposamenak.
Bihar, ordea, ohi modura, Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin batera bertso afaria egingo da. Txartelak salgai daude Abel harategian, Txalapartan eta Arrieta autozerbitzuan. Ostean, kantatzea gustuko dutenek, karaokean parte hartzeko aukera izango dute.
Domekakoa izango da auzotarrentzako egunik bereziena. Ohi modura, bateko zein besteko auzotarrek hutsik egiten ez duten eguna izaten da. Eguerdian, besteak beste, herri kirol eta jolasak egingo dituzte auzoko gazteen artean, eta ondoren, bazkaritan batuko dira denak.
Asteburuko ospakizunen ondoren, eguaztenean izango da jaiegun handia. Herri kirol saioa egiten da urtero, eta aurten, Mutriku Sokatira Taldearen eskutik egingo dira lanak. Eguna, DJ Juantxorekin amaituko dute.