Gamiz-Fikara joateko atobusa antolatu du Bizkai Buru Peñak
Athletic futbol taldearen zaleak Gamiz-Fikan batuko dira urriaren 3an; bertan egingo baitute XVI. peñen senidetzea. Bermeotik ere hara joateko aukera egongo da, Bizkai Buru Peñak autobusa antolatu baitu.Joan gura duten horiek, baina, aurretiaz eman b...
Joan gura duten horiek, baina, aurretiaz eman beharko dute izena. Interesa duenak Peñaren egoitzara, Urdaibai tabernara joan beharko du izena ematera, eta horretarako azken eguna domeka izango da.
Autobusa 11:00etan aterako da urriaren 3an, merkatu plazako autobus geltokitik.