Espainiako txapelketaren finalean sartzen saiatuko da Solabarrieta
Ager Solabarrietak eta Maite Badiolak asteburuan Gasteizen jokatuko den Espainiako tiro txapelketako sailkapen fasean parte hartuko dute. Bihar egingo diren entrenamendu saioen ondoren, etzi goizean izango da norgehiagoka.Tiratzaile ondarrutarrak, bere...
Tiratzaile ondarrutarrak, berez, finalean parte hartzeko txartela lortuta du aurretik. Izan ere, euskal ligan lortu dituen emaitza onei esker ziurtatuta du parte hartzea. Hala ere, azken sailkapen proban izango iazko Espainiako txapelduna.
Solabarrietak nabarmendu duenez, aurten ere finalean egoteko aukera askorekin ikusten du bere burua. Hain zuzen ere, finalerako sailkatzeko, gutxienez, 550 puntu lortu behar dira, eta entrenamenduetan nahikoa errez gainditu du puntuazio hori. «Neure burua ondo ikusten dut, eta sailkatzeko esperantza handiak ditut. Karabina berriagaz ere emaitza hobeak lortzen ari naiz. Europan egindako estreinaldian, esaterako, nahikoa ondo aritu nintzen».