Urriaren 3ko kuadrilla egunerako hilaren 30a arte apunta daiteke
Urriaren 3an egingo dute Ispasterko IX. koadrilen eguna. Egun berezia izaten da bizilagunentzat, eta bazkaritan ehunka lagun batzen dira. Hortaz, joateko asmoa duten herritarrek, irailaren 30erako apuntatu behar dute udaletxean.Udaletxera joan ezin dut...
Udaletxera joan ezin dutenek, telefono zenbaki hauetara deituta dute izena emateko aukera: 946 842 999 eta 946 844 025.
Izan ere, udalak mahaiak eta jarlekuak enkargatu egingo ditu, eta horretarako kuadrilla bakoitzetik zenbat lagunek parte hartuko duten jakitea beharrezkoa da.
Hala ere, aurretik apuntatu gabe ere bazkaritara joan ahalko da. Hain zuzen ere, irailaren 30a baino beranduago izena ematen dutenek, egunean bertan haiek eraman beharko dituzte mahaiak eta eserlekuak.
Bestalde, udaletik zehaztu dutenez, plastikozko platerak eta edalontziak eta paperezko ezpainzapiak egongo dira.
Baina, mahai tresnak edota kristalezko platerak erabili nahi dituztenek, izena ematerakoan eskatu behar dituzte.
10:00etako hitzordua
Urriaren 3an kuadrilla bakoitzeko bi pertsona 10:00etarako aurkeztu beharko dira, mahaiak jartzeko eta antolatzeko.
Gero, bazkalostean, lagun talde bakoitzak bere mahaiak batu, eta erabilitako platerak eta mahai tresnak garbitu eta gorde beharko ditu.