Leartiker eta Amikuze Agro alimentairek elkarrregaz lan egingo dute
Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak eta Donapaleuko PFT Amikuze Agroalimentaire plataformak lankidetza sustatzeko akordioa sinatu dute. Akordioaren helburu nagusia, bi zentroen ezagutza teknologiko eta baliabideak, Akitaniako nahiz Euskal A...
Leartiker elikagaien teknologiako arloa, esnegintza, harakintza, arrantza eta plater prestatuak ekoizten dituzten enpresekin aritzen da elkarlanean. Akitaniako PFT Amikuze Agroalimentaire erakundea haraki eta esneki produktu desberdinetan dago espezializatua. Horrela, bi zentroen arteko osagarritasuna ardatz nagusitzat hartuz, mugaz bi aldeetako elikagai industrietan identifikatzen diren proiektuetan sortuko diren beharrizanei erantzuteko, teknologiak eta ezagutzak partekatuko dituzte bi plataformek.
Ezagutzak hobetzeko
Beste alde batetik, Lycee Jean Errecart eta Lea Artibai Ikastetxeko ikasleen zein irakasleen ezagutzak hobetzeko trasferentzia ekitaldiak eta egonaldiak antolatzea hitzarmenaren beste helburuetako bat izan da.