Herriko erreka bazterrak garbituko dituzte Etxebarrikoek, auzolanean
09:00etan udaletxe aurrean batu eta 12:00ak arte herri barruko erreka izkinak garbitzen ibiliko dira zapatuan, Etxebarrikoak. Udalak eta Guraso Elkarteak antolatutako ekimena, nahi duen guztiak parte hartzeko modukoa izango dela azaldu dute, ume zein n...
Antsotegirainoko erreka bazterrak garbitu zituzten iazko Erreka Egunean, eta aurten beraz, Antsotegitik Okokirainoko zatia egin nahi dutela aurreratu dute. Hala ere, zapatuan batzen den jendearen arabera erabakiko dute zein tarte egin.
Errekaz gain, bidegorri inguruak garbitzea ere dadute asmoa. Ibilbideko zaborrak batuko dituzte, plastikoak eta beirak besteak beste.
Egindako lanak izango du bere saria. Izan ere, garbiketan parte hartzen dutenentzako, hamaiketakoa egongo da, garbiketaren ondoren, Olaia tabernan.