Gernika-Lumoko rallyan izena emateko epea zabalik da
Urriaren 9an eta 10ean egingo dute aurten auto lasterketa. 194,54 kilometro izango ditu probak, eta horietatik 93 erlojupekoak izango diraGernika-Lumok urriaren 9an eta 10ean hartuko du aurten rallyaren XXII. edizioa. Euskadiko Rally Txapelketarako pun...
Urriaren 9an eta 10ean egingo dute aurten auto lasterketa. 194,54 kilometro izango ditu probak, eta horietatik 93 erlojupekoak izango dira
Gernika-Lumok urriaren 9an eta 10ean hartuko du aurten rallyaren XXII. edizioa. Euskadiko Rally Txapelketarako puntuagarria izango da Gernika-Lumoko proba ere, eta parte hartu gura duten pilotuek izena emateko aukera dute dagoeneko www.gernikaracing.com webgunean.Derrigorrezko publizitatea onartzen duten autoek 250 euro ordaindu beharko dituzte, eta iragarkirik onartzen ez dutenek 500 euro.
Sport Erregularitatezko txapelketa ere jokatuko da Gernikan. Horiek 130 euro ordaindu beharko dituzte publizitatea onartuz gero, eta 260 euro publizitatea onartzen ez badute.
Dirua Kutxabankeko 2095 0321 70 9107460246 kontu korrontean sartu beharko da urriaren 2a baino lehen. Inskripzio orria www.gernikaracing.com webgunetik jaitsi eta ordainketaren ziurtagiriarekin bidali beharko da Gernika Racing Elkartera: (Mestikabaso 57 baxua. 48300 Gernika-Lumo).
Rallyan izena eman dutenen zerrenda urriaren 7an argitaratuko dute.
Erlojupeko hamar zati
Aurten 194,54 kilometro izango ditu Gernika-Lumoko Rallyak, eta hamar izango dira erlojupeko zatiak: Montecalvon, Mendatan, Gernika-Lumon eta Arrietan. Horiek, 93,30 kilometro batuko dituzte guztira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, erlojupeko zatiak urriaren 4an ezagutu ahalko dituzte rallyan parte hartuko dutenek.
Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko bosna sari banatuko dituzte aurtengo rallyan. Rallyan arinenan direnak eta sport erregularitatean onenak diren pilotu eta kopilotuak sarituko dituzte. Horiez gain, beste hiru sari ere emango dituzte antolatzaileek, IV Copa Abarth Babyauto-n lehen hiru sailkatuei, hain zuzen.