EAJk Senaturako hautagai aurkeztu ditu Cazalis eta Etxano
Espainiako Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen hautagaien behin betiko zerrendak aurkeztu ditu EAJk. Jeltzaleek igorritako informazioaren arabera, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa kontutan edukita, guztira, Kongresurako 23 laguneko hautag...
Zerrenda horietan agertzen direnen artean azken legealdian beharrean aritu diren politikariez gain, aurpegi berriak ere badaude. Lea-Artibaiko herritarren artean, hautagaitza berrien artean Maria Dolores Etxano Ondarroako EAJren zinegotzia aurkeztu dute.
Etxano Bizkaiko zerrendan Senaturako hautagaien artean hirugarren dago. Politika arloan ibilbide luzea egin du ondarrutarrak, eta aurten, besteak beste, Ondarroako alkategai aurkeztu zen estreinako. Horrez gain, herri bereko alkateordea ere izandakoa da, eta 2012 urtetik hona Ondarroako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakaria ere bada.
Bizkaitik Senatura aurkeztuko direnen artean, gainera, Jose Maria Cazalis lekeitiarra izango da zerrendaburu. Lekeitioko alkate izandakoa senataria da 2011z geroztik.
Agirretxea, Gipuzkoatik
Kongresurako aurkeztuko diren behin betiko zerrendei dagokienez, sei laguneko talde gipuzkoarrarren lehen tokian Joseba Agirretxea ondarrutarra dago. 2011ko legealdiaz geroztik Kongresuan diputatu izan ostean, hautagaitza errepikatuko du ondarrutarrak.
Bestalde, Etxanoz gain, Ana Hormaetxe Gernika Lumoko laugarren alkateordea ere hautagai berrien artean dago. Gernikarra Bizkaitik Kongresurako bosgarren da zerrendan.