Burdin labe bat auzolanean berreskuratu dute Berriatuan
Karobi zuloa zela pentsatzen bazuten ere, arkeologi batek burdin labea dela ondorioztatu du. Zapatuan ere auzolanean garbiketa lanak egingo dituzteBerriatuarrek burdin labe bat berreskuratu dute auzolanean. Joan den zapatuan hasi ziren garbiketa lanak ...
Karobi zuloa zela pentsatzen bazuten ere, arkeologi batek burdin labea dela ondorioztatu du. Zapatuan ere auzolanean garbiketa lanak egingo dituzte
Berriatuarrek burdin labe bat berreskuratu dute auzolanean. Joan den zapatuan hasi ziren garbiketa lanak egiten eta asteon ere jarraitu egingo dutela diote. Auzolanari esker, herriko ondarea bistaratu eta babestu nahi dutela azaldu du Jon Arriola berriatuko alkateak.Aurkikuntza orain bistaratu badute ere, joan den urtean egindako Europako Ondare Jardunaldietan eroan zuten sorpresa berriatuarrek. Ugaitz basoan, Beketxe baserriaren inguruan, karobi zuloa zegoela uste zuten herritarrek. Ondare jardunaldiak burdinaren ingurukoak zirenez, zuloa ikertzen hasi ziren, geologo batekin. Eta hark, burdin labea zela ondorioztatu zuen. «Burdin zatiak ere agertu dira», dio Arriolak.
Aurkikuntza eginda, joan den asteko zapatuan auzolanean burdin labearen inguruak garbitzen eta ondarea bistaratzen hasi ziren herritarrak. «Gutxinaga-gutxinaka egingo dugu. Behin auzolanean dena bistaratzen dugunean eta ondarea bista-bistan geratzen denean, hitzaldi bat ere eskainiko dugu, adituekin, herritarrei burdin labearen inguruko azalpenak emateko».
Zapatuko hitzordua
Horiek, baina, aurrera begira dituzten asmoak direla dio Arriolak. «Momentuz burdin labearen inguruak garbitzen jarraitu behar dugu».
Horretarako, aurreko zapatuan egin modura, auzolanaz baliatuko dira. Eta garbiketa lanetan lagundu nahi duten herritar guztiek ere laguntzeko aukera edukiko dutela jakitera eman dute. Horrela ba, hitzordua zapatuan jarri dute, 09:00etatik 12:00etara, burdin labea dagoen gunean bertan.