Urriaren 30ean itxiko da Ziriako Andonegi sarira lanak aurkezteko epea
Ziriako Andonegi IV. literatur sariketa martxan jarri du Mutrikuko Udalak. Arduradunek iragarri dutenez, lanak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da.Ohi modura, hiru sari banatuko dira: 18 urtetik gorakoentzat (600 euro), mutrikuar onenarentzat...
Ohi modura, hiru sari banatuko dira: 18 urtetik gorakoentzat (600 euro), mutrikuar onenarentzat (200 euro) eta, azkenik, 16 eta 18 urte bitarteko egilerik onenarentzat (100 euro). Idazle berdinak ezingo ditu bi sari jaso lan berberarekin. Hala ere, bi lanekin sari bat baino gehiago jasotzeko aukera egongo da.
Lehiaketara aurkezten diren lanen baldintzen artean honakoak bete beharko dira: euskaraz idatzia, originala eta argitaratu gabekoa eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabekoa izan beharko du.
Gaia librea izango da, eta ipuinek gutxienez hiru orrialde eta gehienez, hamar izan beharko dituzte. Baldintza bakarra bete beharko dute: ordenagailuz idatzita egon beharko dute.
Lanak postaz (Mutrikuko Udala- Kultura Saila. Txurruka plaza z/g. 20830 Mutriku Gipuzkoa) edo posta elektronikoz (kultura@mutriku.net) bidali daitezke. Postaz bidaliz gero, idazlanak izenburua eta egilearen goitizena eramango du agerian, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, datu pertsonalak. Posta elektronikoz egiten bada, mezu bat bidaliko da eta bi fitxategi erantsiko dira: batean idazlana goitizenarekin, eta bestean egilearen datuak gehituz.