Urdinbideko tunelen obra proiektua onartu dute
Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek atzo Bizkaiko Batzar Nagusietan jakinarazi zuenez, Urdinbideko tunelen obrak amaitzeko proiektua irailaren 18an onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Era berean, lizitaziorako baldintza agiriak...
Berak eskatuta eman zituen azalpena atzo Pradalesek. Esan zuenez, «ABEE esleipendunak kontratua larriki urratu duelako eta berau indargabetu egin delako jarri da martxan lizitazio berri hau. Interbiak foru sozietate publikoak, Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren menpekoak, irtenbide adostu bat bilatzeko ahalegin handia egin du, baina, azkenean, kontratua bertan behera geratu behar izan da».
25 hilabeteko epea
Lizitazio berriaren oinarrizko aurrekontua, BEZik gabe, 21.898.504,51 eurokoa izango dela zehaztu zuen atzo Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuak.
Lanak lizitatu ostean, horiek egikaritzeko epea 25 hilabetekoa izango dela ere aurreratu zuen Pradalesek atzoko agerraldian.
Tunelak eraikitzeko aurrerapen fasean, hodi bakoitzean 396 eta 695 metrotik 62 eta 63 metro daude induskatzeke. Akuiferoaren tartean xehatze eta kontrabobeda indusketa lanak falta dira eta tunelaren erdia eta espaloi eta instalazio guztiak estali behar dira. Era berean, orain arteko kontratistak ekaina ameiaratik tuneletan egin duen lana «hutsala» izan dela esan zuen diputatuak.
Ingurumenari dagokionez, zaindu egingo dutela esan zuen: «Aldundiak ez du arriskurik onartuko edo beherapen teknikorik baimenduko, tuneletako akuiferoa arriskuan jarriz».