Pilates eta spinning saioen ordutegiak aldatu dituzte
MENDEXA// Pilates ikastaroa astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik aurrera emango dute, Mendexan. Spinning ikastaroa ere egun berdinetan izango da, baina, 20:15ean hasiko da. Hilabete amaiera arteko epea dago izena emateko. Udaletxean apuntatu behar...
MENDEXA// Pilates ikastaroa astearteetan eta ostegunetan, 19:00etatik aurrera emango dute, Mendexan. Spinning ikastaroa ere egun berdinetan izango da, baina, 20:15ean hasiko da. Hilabete amaiera arteko epea dago izena emateko. Udaletxean apuntatu behar da, eta ikastaroen inguruko kezkak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko idazkaritzara deitu daiteke: 946 842 106. Herritarren ordutegi berrien edo gustuko dituzten bestelako ekintzen inguruko proposamenak jaso eta aztertuko dituzte.