Kalabozo eta Martinez garaile, harrizulatzaile txapelketan
Domekan Arratzun jokatu zuten Bizkaiko bikotekako txapelketa. Hamar bikote egon ziren. Piratak Herri Kirol taldekoek bosgarren eta zortzigarren egin zutenTrapagaran taldeko Iban Kalabozok eta Unai Martinezek irabazi dute Bizkaiko bikotekako harrizulatz...
Domekan Arratzun jokatu zuten Bizkaiko bikotekako txapelketa. Hamar bikote egon ziren. Piratak Herri Kirol taldekoek bosgarren eta zortzigarren egin zuten
Trapagaran taldeko Iban Kalabozok eta Unai Martinezek irabazi dute Bizkaiko bikotekako harrizulatzaile txapelketa. Domeka eguerdian, Arratzun jokatu zuten.Irabazleek, 6,4 zentimetroko hamar zulo egitea lortu zuten.
Arratzuko Piratak Herri Kirol taldetik bi bikote egon ziren, eta bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren.
Hain zuzen ere, Iker Muruetak eta Jon Kepa Donetxebarriak egin zuten bosgarren, 7,4 zentimetroko zortzi zulo eginda. Santos Arrietak eta Asier Zubiaga izan ziren zortzigarrenak, 1,8 zentimetroko zazpi zulo eginda.
Bizkaiko sei zulatzaile taldetako ordezkarien lehia ikusteko jende asko batu zen herrian. 13:30ak inguruan hasi zen txapelketa, eta eguzki berotan egon arren, bai partaideek eta baita ikusleek ere ondo eutsi zioten.
Domekako txapelketan, honako talde hauetako kideek parte hartu zuten: Arratzuko Piratak Herri Kirol taldea, Burdin gazteak, Errekatxo harrizulatzaileak, Gallartak, Trapagaran eta Kabiezes.Guztira, hamar bikote aritu ziren nor baino nor gehiago.
Arratzuko Piratak Herri Kirol taldetik eta Burdin Gazteak taldetik bina bikote egon ziren, Trapagarandik hiru bikote eta gainontzekoetatik bikote bakarra aurkeztu zen.
Irabazleen talde bereko Oskar Laso eta Iker Reyero sailkatu ziren bigarren, zulo kopuru bera eginda, baina, 4,6 zentimetrokoak. Hirugarrenak, berriz, Burdin gazteak taldeko Edu Hidalgo eta Tamara Gartzia izan ziren, 11,7 zentimetroko bederatzi zulo eginda.
Bestalde, zulo gutxien egitea lortu zutenak Burdin Gazteak-eko Borja Laureiro eta Migel Angel Maniega izan ziren; 2,5 zentimetroko lau zulo egin zituzten.