GAP ikastaroan izena emateko azken eguna etzi izango da
IBARRANGELU // Aurtengo ikastaroen barruan, GAP ikastaroa antolatu dute Ibarrangelun, eta etzi da apuntatzeko azken eguna. Kultur etxean eman behar da izena (17:00etatik 21:00etara) eta taldea sortzeko gutxienez 6 laguneko taldea behar dela jakinarazi ...
Nagusien korurako izen ematea etzi amaitzen da
IBARRANGELU // Nagusien korua sortuko dute Ibarrangelun, eta bertako kide izateko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Hain zuzen ere, abesbatzaren kide izan gura duten nagusiek, Ibarrangeluko kultur etxean eman beharko dute izena. Eta etzi da apuntatzeko azken eguna. Kultur etxera hurbiltzerik ez dutenek, bertara telefonoz deituta izena eman dezakete. Hauxe da bertako telefono zenbakia: 946 276 198.