Filmetan erabiltzen den FX makillaje ikastaroa egingo da Ondarroan
Aurten proposamen berria egin dute Ondarroako Marabilli hirugarren festibaleko arduradunek. 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteei begira, ikasleei zuzenduta egongo den Erreplika eta Make Up FX deritzon ikastaroa antolatu dute. Zehatz esanda, filmeetan...
Vanessa Escalada FX makillajean aritzen den profesionalak emango du ikastaroa datorren urriaren 1ean, 17:00etatik 18:30era, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Gaur egun filmetan erabiltzen diren teknikarik aurreratuenak erabilita makillaje eta protesi bereziak sortuko dituzte.
Profesionalak legez
Hain zuzen ere, teknika errealak erabiliko dituzte, profesionalen erara. Makillaje bereziarekin batera silikona, latexa edota moldeak erabilita, besteak beste, aurpegiak zein gorputzeko atalei itxura aldatzen ikasiko dute DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 24 lagunentzako tokia besterik ez da egongo ikastaroan. Hortaz, aurretik eman beharko da izena. Klik-Klak argazki dendan (San Ignazio, 22) egongo da horretarako aukera gaurtik etzira bitartean.