Dementzien inguruko berbaldiak emango dituzte gaur eta bihar
Astelehenean Alzheimerraren nazioarteko eguna izan zela eta, horren harira hurrengo egunetarako Dementziekin zelan bizi deritzoten mahai inguruak antolatu dituzte Ondarroan eta Mutrikun.Gaur, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan...
Gaur, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan egingo da lehen mahai ingurua. Rakel Elu alkateordeak aurkeztuko du ekimena, eta Koldo Aulestia AFAGIko lehendakaria moderatzaile delarik, Alzheimer Ondarru taldeko kideek parte hartuko dute.
Bihar, aldiz, Mutrikuko Jubilatuen Etxean batuko dira 18:00etatik aurrera. Felix Peña AFAGIko Kudeaketa Batzordeko kidea izango da aurkezlea; Alaitz Iriarte psikologa ariko da moderatzaile lanetan, eta herriko hainbat Alzheimerdunen senitarteko eta zaintzaileek hitz egingo dute mahai inguruan.