'Adiskide paregabea' nobelaren inguruan ariko dira, etzi
EA // Etzi irakurle txokoaren beste saio bat egingo dute Eako Eskolondon. Elena Ferrante idazle misteriotsuaren Adiskide Paregabea izango dute mintzagai. 19:30etan elkartuko dira. Fernando Reyk euskaratuta, bi neskaren bizitza kontatzen da nobelan, hai...
EA // Etzi irakurle txokoaren beste saio bat egingo dute Eako Eskolondon. Elena Ferrante idazle misteriotsuaren Adiskide Paregabea izango dute mintzagai. 19:30etan elkartuko dira. Fernando Reyk euskaratuta, bi neskaren bizitza kontatzen da nobelan, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera. Napoliko auzo pobre batean kokatua, XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da.