Udazken eta negurako egitarau bereizia dakar Lurgozo elkarteak
Udaberria eta uda atzean utzita, udazkenerako eta negurako egitarau bereizia dakar Lurgozok. Hala, azaldu dutenez, udagoienean erremedio alternatiboak edo osagarriak landuko dituzte. Besteak beste, geoterapia, urak sendatzeko duen gaitasuna, aromaterap...
Azaroan iridologia landuko du Lurgozok, eta Similia-Euskal Herriko homeopatiarn erabiltzaileen eta lagunen elkartearen aurkezpena abendurako aurreikusi dute.
Neguan, hain zuzen, aurkezpenak eta dataketak egingo dituzte Lurgozokoek. Urtarrilean eta otsailean izango dira eta, den-denak, Gure nekazaritza ekologikoaren gutiziak izenburuarekin egingo dituzte.
Barne indarra
Bihar, bestalde, Ana Gisasolaren La fuerza esta en tu interior liburuaren aurkezpena egingo dute, Astran. Poliomielitisak jota gaixotu zen zumarragarra, eta polio ostekoa jasan behar izan du gero. Terapia alternatiboetan arakatzen hasi, eta shiatsu, yoga eta meditazioan aditua da gaur egun.
19:00etan hasiko da aurkezpena, eta, ostean, liburuaren idazlearekin solasean aritzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.
Liburuak sinatzeko tartea ere hartuko du Gisasolak.