Siriako errefuxiatuen aldeko jaialdia antolatu dute irailaren 26rako
17:00etatik gauerdira bitartean Astran egingo dute jaialdi solidarioa; goizaldekoa Trinkete Antitxokoan izango da. Sarreretako dirua errefuxiatuak laguntzera bideratuko duteSiriatik heldutako errefuxiatuak lagundu asmoz, jaialdia antolatu du Bat ez da ...
17:00etatik gauerdira bitartean Astran egingo dute jaialdi solidarioa; goizaldekoa Trinkete Antitxokoan izango da. Sarreretako dirua errefuxiatuak laguntzera bideratuko dute
Siriatik heldutako errefuxiatuak lagundu asmoz, jaialdia antolatu du Bat ez da gitxi herritar taldeak, zapaturako. Astran hasiko da jaialdia, 17:00etan, eta gauerdira arteko egitaraua prestatzeko lanean ari dira. Besteak beste, Bilboko Aizkorak Zorroztu taldearen kontzertua izango da. Gero, Txaparron eta Zambro Dj-ak izango dira musika jartzen. Sarrera bost eurokoa izango da.Ostean, Trinkete Antitxokoan jarraituko du jaialdiak. Gauerditik aurrera, Willy Casper, Balza eta El_Txef_A-k girotuko dute goizaldea.
Eibarreko udalarekin bat
Trinketerako sarrera ere bost eurokoa izango da, eta sarrerekin batzen duten diru guztia errefuxiatuak laguntzeko izango da. Eibarreko Udalak kudeatuko du dirua, errefuxiatuei helarazteko. Udalerri hura izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gerra errefuxiauentzako babes hiri legez eskaintzen lehena, eta dagoeneko Siriatik alde egin behar izan dituzten familiak hartzeko lanean ari da.
Bestalde, diruz lagundu gura dutenentzako kontu korronte zenbakia zabaldu du Bat ez da gitxi herritar taldeak: 2095 0043 1091 15375534 (Kutxabank). Diru sarreren azalpenean ‘Xabier Bilbao’ agertu beharko da.
Estropada solidarioa Ean
Ean ere errefuxiatuen aldeko ekimena egingo dute zapatuan, Sokairek antolatuta. 16:30ean hasita, estropada solidarioa egingo dute. Izena ematea 10 eurokoa izango da, eta kayak eta paddle lasterketak egingo dituzte.