Hilaren 13an ahsi ziren festak Muxikako Ariatza auzoan, eta, ohi den legez, Saragiaren hileta egin dute jaietako azken egunean argazkian. Domekan egin zuten hileta, eta herritarrek antzeztutako parodiarekin barre egiteko aukera izan zuten muxikarrek. A...

Hilaren 13an ahsi ziren festak Muxikako Ariatza auzoan, eta, ohi den legez, Saragiaren hileta egin dute jaietako azken egunean argazkian. Domekan egin zuten hileta, eta herritarrek antzeztutako parodiarekin barre egiteko aukera izan zuten muxikarrek. Aurten, Muxikako andrek
Gure etxe bakarra herri antzerkia prestatzeko bizi izandakoak antzeztu dituzte. Aurretik, meza nagusia entzun eta Ibarruriko Baso Txoritxu taldearen emanaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten. Zapatuan, aldiz, Ziriloren desafioak ipini zuen emozio puntua. Azkenean, Arrolape taldeko Imanol Goñi natxituarra (Ea) izan zen garaile. Ostean, paella jana egin zuten kuadrillek.