Gernika Bizkaiak Euskal Kopa irabazi du IDK Gipuzkoaren kontra
Iaz moduan, aurten ere Gernika Bizkaiak irabazi du Euskal Kopa.Domekako finalean 65-68 nagusitu zen IDK Gipuzkoaren aurka.Euskal Kopan taldeak jokoan jarraitutasun gehiago izan du, bere jokoan oreka mantenduz.Finalean erasoan eta defentsan asmatu zute...
Iaz moduan, aurten ere Gernika Bizkaiak irabazi du Euskal Kopa.
Domekako finalean 65-68 nagusitu zen IDK Gipuzkoaren aurka.
Euskal Kopan taldeak jokoan jarraitutasun gehiago izan du, bere jokoan oreka mantenduz.
Finalean erasoan eta defentsan asmatu zuten, baina, aurkariak ez zion erraz jarri.
12-29 amaitu zuten lehenengo laurdena, eta 29-35-ko emaitzagaz heldu ziren atsedenaldira. Pop-ek saskiratzeetan asmatu zuen, hurbiletik zein urrunetik tantoak eginez, eta Edwarsek ere saskiratze asko lortu zituen. Hirugarren laurdenaren amaieran bi taldeen arteko aldea nabarmen handitu zen: 39-62. Gipuzkoarrak ez zeuden amore emateko prest; defentsa sendotuz eta erasoan behin eta berriro saiatuz 56-56 berdinketa lortu zuten.
Zapatuan Araskirik 82-58 irabazita lortu zuten herenegungo finalera sailkatzea.